Galdera Ohikoenak
Erroldan ALTA ematea
- Herri barruan bizilekua aldatzea
- Alta jaiotzagatik edo adopzioagatik
- Beste udalerri batetik etortzeagatik
- Alta omisiogatik
- Iraupen luzeko bizileku baimenik ez duten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek errolda-inskripzioa berritzea
Erroldan ALDAKETAK
- Datu pertsonalak aldatzea
- Hizkuntza errolda aldaketa
- Trafiko Zuzendaritza Nagusian helbidea aldatzea
Erroldan BAJA ematea:
- Baja ematea interesdunak eskatuta
- Ofiziozko baja ematea hirugarren batek eskatuta
- Biztaleen baja heriotzagatik
Errolda ZIURTAGIRIA lortzea:
- Ziurtagiri historikoak
- Erroldatze-agiriak eta errodatze-ziurtagiriak
- Hildakoen erroldatze edo bizikidetza zirutagiriak eta agiriak
- Bizikidetza agiriak eta ziurtagiriak
HARRERA ZERBITZUA UDALEAN:
- Ordutegia: 8:00 – 14:30
- Emaila: hazi@eskoriatza.eus
- Telefonoa: 943 71 44 07
Isunak udaletxeko sarreran ordaindu daitezke, udaltzainen bulegoan. Isunak ordaintzeko, epearen arabera beherapenak aplikatzen dira. Hauek dira arauak:
- Salaketa jartzen den egunetik hasita 20 egun baino lehen ordainduz gero, %70eko deskontuarekin ordainduko da isuna.
- 20 egunak pasatu ondoren isuna ordaindu ez bada, ibilgailuaren jabeak jakinarazpen ofiziala jasoko du posta bidez, agiri hori Gipuzkoako Trafiko Lurralde Bulegoan azaltzen den helbidera bidaliko da. Jakinarazpenean azalduko da isunaren ordainketa epea zein den. Epe horretan ordainduz gero, isuna %50eko deskontuarekin ordainduko da. Ordainketa udaletxean egin daiteke, baina baita kutxetan ere agirian agertuko den barra kodearen bitartez.
- Epeak amaituta isuna ordaindu ez bada, espedientea exekutiba fasera pasatuko da eta bahitura bidez kobratuko da isuna, errekargu eta guzti.
- Adibide modura: 50 €ko isuna.
- Lehenengo 20 egunetan ordainduz gero = 15 € ordainduko da.
- Jakinarazpen ofiziala jasotakoan ordainduz gero = 25 € ordainduko da.
- Epeak amaituta ordainduz gero = 64 € ordainduko da.
Informazio gehiago: udaltzaina@eskoriatza.eus edo 943 71 45 32
Telebanaketa sarean hiru eremu ezberdin daude, eta ondorioz, hiru ardura maila.
- Telebistaren seinalea hartzen den tokitik hasi eta eskapeko anplifikadorerainoko tartea udalaren jabetzakoa da (anplifikadorea bera ez). Tarte horretan sortutako arazoa konpontzea Udalaren ardura da.
- Anplifikadoretik hasi (anplifikadorea barne) eta etxe barrurainoko tartea etxejabeen komunitatearen ardura da. Beraz, tarte horretan sortutako arazoa konpontzea ere bai.
- Etxebizitza bakoitzaren barruko banaketa etxebizitzaren jabearen ardura da, baita tarte horretan sortutako matxurak konpontzeko ardura ere.
Zer egin telebista ikusten ez bada?
1. Etxebizitza bateko kontua bakarrik bada:
- Kate bat bera ere ikusten ez bada, kableak eta telebistako konexioak ondo daudela begiratu.
- Kate batzuk bakarrik ikusten badira, telebista kateak berriz bilatzen saiatu.
- Arazoak jarraitzen badu: telebistako zerbitzu teknikoari deitu (ez da sarearen arazoa).
2. Etxebizitza bat baino gehiagotan edo eskape osoan ikusten ez bada:
- Kate bat bera ere ikusten ez bada, edo kate batzuk ikusten ez badira, eskapean argindarrik dagoen begiratu (anplifikadoreak eskapeko argindarra hartzen du).
- Eskapean argia egonez gero eta arazoak jarraitzen badu: eskapeko arduradunak matxuraren berri eman beharko du udaletxekoH@ZI zerbitzuan 943 71 44 07 telefonoan. Ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30.
3. Eskape askotan ikusten ez bada:
- Aberia orokorra da, beraz, kaltetutako edozein eskapetako arduradunak matxuraren berri eman beharko du H@ZI zerbitzuan edo 943 71 44 07 telefonoan. Ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30.
OBRA TXIKIA EGITEKO BAIMENA ESKAERA
Barneko edo kanpoko obrak egiteko baimena, obra handitzat jotzen ez direnak, teknikoki errazak eta eraikuntza eta ekonomia aldetik garrantzi txikikoak, baldin eta obra horiek ez badira eraikitako azalera aldatzeko, bolumena handitzeko, erabilera aldatzeko, etxebizitza eta lokal kopurua aldatzeko, eta ez badiete eragiten egiturari, kanpoko diseinuari, eraikinaren edota instalazioaren bizigarritasun edo segurtasun baldintzei, eta ezta suteetarako babes eta ebakuazio elementuei ere: eskailera-guneak, atondo propioak eta abar, eta ez badituzte indarrean dauden plangintzako ordenantzak urratzen.
OBRA HANDIA EGITEKO BAIMEN ESKAERA
Horrelakotzat jotzen dira oin berriko eraikinak egiteko obrak eta lehendik dauden eraikin, lokal, instalazio edo eraikuntzak handitzeko edo birgaitzeko obrak, baita horiek eraisteko obrak ere.
Eraikinen barruan obrak egiten hasi baino 7 egun baliodun lehenago Udalari egiten zaion jakinarazpena, baldin eta obrek ez badiete eragiten bizigarritasun-baldintzei, ez badute erabilera aldatzen, ezta etxebizitza-kopurua ere, eta ez badiete eragiten eraikinaren egiturazko elementuei.
Hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu:
Etxez etxeko laguntza zerbitzua.
Zerbitzu honek eguneroko lanak egiteko gai ez diren pertsonen autonomia eza arintzen du eta familiaren laguntza osatu erabiltzailearen behar guztiei ezin dienean erantzun. Egunean ordu betetik hiru ordu arteko zerbitzua izaten da, beharraren arabera.
Familiak dituen diru sarreren arabera ordaintzen da zerbitzu hori.
Eguneko Zentroa.
Eguneko Zentroen Zerbitzua lagungarria da mendekotasuna duten adinekoak euren familia inguruan mantendu ahal izateko.
Eguneko zentro horien helburua da erabiltzaileek ahalik eta autonomia mailarik handiena berreskuratzea edo mantentzea eta mendekotasuna ez handitzeko neurriak hartzea. Hartara, jarduketa terapeutikoak eta errehabilitaziokoak ematen dituzte, bizitzako ohiko jarduerak egiteko laguntza, eta erabiltzailearen osasun maila hobetzen edo mantentzen saiatzen dira.
Eguneko zentroko ordutegia, goizeko 9:30etik arratsaldeko 5:30era izaten da. Garraio zerbitzua egoten da behar izanez gero.
Egoitza.
Pertsona nagusiari etxean arreta eskaintzeko zailtasunak daudenean eta etxetik irten beharra izan, egoitzak, pertsona nagusiei arreta osoa eta iraunkorra eskaintzen die, betiere, maila handiko ezgaitua izan eta 60 urtetik gora izanez gero.
Teleasistentzia zerbitzua
Adinak, ezintasunak, gaixotasunak, bakardadeak edo bestelako zerbaitek eraginda, arriskutsuan dauden 65 urtetik gorako pertsonentzako eta ezintasuna daukan edozein adineko pertsonentzako berehalako laguntza eskaintzen duen zerbitzua da. Zerbitzua Eusko Jaurlaritzak eskaintzen du.
Erabiltzaileak medailoi baten antzeko tresna bat izango du lepotik zintzilikatuta, teleasistentziako zentroarekin konektatuta egongo dena uneoro, eta tresna horretako botoiari zapaldutakoan, zentroko langile espezializatuak berarekin jarriko dira harremanetan eta larrialdiari erantzuteko beharrezko baliabide guztiak jarriko dituzte martxan.
Informazio gehiago:
Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (udaletxean, beheko solairuan)
943 71 31 36
agurtzane@eskoriatza.eus
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Zerbitzu horiek tramitatzen hasteko beharrezkoa da Mendetasun Maila Baloratzea eta errekurtsoetarako orientazioa egitea, horretarako:
- Osasun zentroko medikuaren txostena behar da (medikuak emango dizu zertarako behar duzun esanez )
- Adinekoaren NANaren fotokopia eta gizarte segurantzako zenbakia.
- Lehenik eta behin LANBIDEra jo beharko zenuke eta hor diru laguntzarik badagokizun ikusi. Baldintzak eta beharrezko dokumentazio guztia www.lanbide.net webgunean daude.
- LANBIDEk bi arrazoi hauetako batengatik eman dezake ezezkoa:
- Gehienezko diru sarrerak gainditzen direlako: hala bada, udaletxean begiratu ea Gizarte Larrialdietarako Laguntzarik badagokizun.
- Erroldagatik baldin bada: Udaletxean begiratu daiteke ea Gizarte Larrialdietarako Laguntzarik edo Diru sarrerak Bermatzeko Laguntzarik badagokizun.
Informazioa eta tramitazioa:
Udaleko Gizarte Zerbitzuak (udaletxean, beheko solairuan)
943 71 31 36
beronika@eskoriatza.eus
BAZKIDE MODUAN ALTA EMATEKO:
Inoiz ez bazara bazkide izan, honako hauek beharko dituzu:
- Eskaera betetzea, kiroldegian daude orriak, baita www.eskoriatza.eus webgunean ere. Betetakoan kiroldegian entregatu edo kiroldegia@eskoriatza.eus helbide elektronikora bidali.
- Argazki bat.
- NANaren fotokopia.
- Kuotan hobariren bat egiteko onuradun izanez gero (ikaslea, familia ugaria, Gizarte Larrialdiak, langabetua…), hori egiaztatzeko agiriak.
Noizbait bazkide izan bazara:
- Kiroldegira joan behar duzu, datuak eguneratzera.
- Kuotan hobariren bat egiteko onuradun izanez gero (ikaslea, familia ugaria, GLL, langabetua…), hori egiaztatzeko agiriak.
Bi modutara ordaindu daiteke:
- Ordainketa helbideratuta. Horretarako zure kontu korronteko 20 zenbakiak behar dira.
- Transferentzia eginda kontu honetara: ES02 3035 0044 89 0440900047. Kasu honetan, dirua sartu izanaren ordainagiria entregatu beharko da bazkideari alta emateko.
BAZKIDE IZATEARI UZTEKO:
Bazkide bazara eta bazkidetza hori eten nahi baduzu, kiroldegian jakinarazi beharko duzu eta baja agiria bete.
Informazio gehiago: kirolak@eskoriatza.eus edo 943 71 53 28
Kanposantuan gehien egiten dituen tramite bakoitzaren prozedura ezagutu dezakezu azpiko loturetan:
- Hezurtegia edo kolunbarioa erabiltzeko baimena
- Gorpuzkiak edo errautsak kanposantura sartzea
- Ehorzketa zerbitzua eskatzea eta, hala dagokionean, horma-hilobia lagatzea
- Gorpuzkiak ateratzea, erretzea eta lekuz aldatzea
Ordainagiriak helbideratzea
Presentziala: Udaletxeko harrera zerbitzuan egin daiteke tramite hau. Bertan emango dizute bete beharreko inprimakia, kontuaren titularrak sinatu beharko duena. Eraman beharreko dokumentazioa honakoa da:
- NAN
- Kontu korrontearen jabetza agiria
On-line: Herritarren Atarian tramitazio elektronikoa egin daiteke. Horretarako Ziurtagiri Digitala beharrezkoa da.
Ordainagirien titular aldaketa
Udaletxeko harrera zerbitzuan egin behar da tramite hau. Titular berriak joan behar du udaletxera inprimakia sinatzera eta eraman beharreko dokumentazioa honakoa da:
- NAN
- Kontu korrontearen jabetza agiria
- Jabetza-eskritura
Informazio gehiago: zergabiltzailea@eskoriatza.eus edo 943 71 44 07 (2026 luzapena)
Udaletxeko ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30
Agiri horiek Bake Epaitegiak tramitatzen ditu.
Helbidea: Hidalga kalea, 1 (Eskoriatza)
Telefonoa: 943 71 52 84
Ordutegia:
- Astelehena eta asteazkena: 9:00 – 10:30
- Asteartea, osteguna eta ostirala: 12:00 – 14:00
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Familia-liburua eta batzuetan NANa ere eskatzen dute.
Bizi-agiria eskatu nahi bada, derrigorrez interesduna bera joan beharko da NANarekin. Osasun arazoengatik ezin bada interesduna bera agertu, beste pertsona batek eskatu ahal izango du bere izenean, baina, interesdunaren NANa eta medikuaren ziurtagiria eraman beharko ditu.
Bake epaitegiri buruzko informazio gehiago hemen.
Udalak ez du NAN agiririk berritzen, hori Barne Ministerioaren eginkizuna da. Informazio gehiago hemen: www.citapreviadnie.es
Edozein elkartek edo pertsona fisikok eska dezake udalaren jabetzako materiala erabiltzea.
Esteka honetan zehazten da material hori erabiltzeko jarraitu beharreko prozedura zein den eta baita, hala dagokionez, ordaindu beharreko prezio publikoa ere zein den.
Kultur etxeko gela erreserbatzeko ondorengo estekan kontsultatu daitezke, egin beharreko urratsak eta baita eskaera egiteko moduak ere.
Jubilatuen etxeko sukaldea erreserbatzeko, Jubilatuen bulegora deitu behar duzu 943714897. Bulego ordutegia: asteartetan eta ostegunetan 11:00 – 12:30