Landa guneetako argiteria sistementzako dirulaguntzak (2022)

Deskribapena:

Landa auzoetako gune nagusietatik isolatuta egon eta kanpoaldean argiteria publikoa ez duten eraikinen kanpoaldean jarritako argi puntuen energia kontsumoa finantzatzen laguntzeko dirulaguntzak.

Laguntzak ondorengo helburuak bete beharko dituzte:

  • Eraikinaren sarrera nagusia argitzea.
  • Eraikina seinaleztatzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa 2022.urtean, 30 euro urteko eta argi puntuko.

Saila: Elizateak
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 1000 €
Araudi aplikagarriak:

Oinarriak elebitan (PDF)

Deialdia eta oinarriak – GAO – 2022/10/21 – (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2022/11/30
Tramitazio presentziala:

H@ZI 

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:30

Informazio gehiago

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek:
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu. Eskatu bada, horri buruzko informazio espezifikoa aurkeztu beharko da.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  • Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
  • I.eranskina behar bezala beteta. (Online tramitazioa egiten dutenek, eranskin hau gehitu beharko dute eskaeran.)