Landa guneetan udalaz kanpoko ur hornidura sistema kolektiboentzako diru laguntzak (2022)
Deskribapena: | Herriko landa guneetan dauden eta udalaren titularitatekoak ez diren ur hornidura sistemak konpontzeko edo mantentzeko lanak finantzatzeko dirulaguntzak. Dirulaguntzen helburu diren konpontze edo mantentze lanak hornidura kolektiboko sistemetakoak (sare orokorra) izango dira. Salbuespen gisa, sistema indibidualetan egindako konpontze edo mantentze lanak diruz lagundu ahal izango dira, betiere, udal zerbitzu teknikoek aurrez egindako txostenean egiaztatzen baldin bada sare orokorrerako loturarik ezin izan dela egin arrazoi teknikoengatik edo aurrekontu handia eskatzen zuelako. Norbanakoek, norbanako bezala, ezingo dute diru laguntzarik eskatu. Elkarteak baldintza hauek bete beharko dituzte:
Diru laguntzak jaso ahal izango dituzten gastuak landa gunetako udalez kanpoko ur hornidura sistema kolektiboetan egin beharreko jarduerak dira, betiere, honako helburuak dituztenak:
Gastuak 2021eko azaroaren 20tik 2022eko azaroaren 19ra arte (biak barne) egindako jarduerengatik izan beharko dira. |
---|---|
Saila: | Elizateak |
Egoera: | Epez kanpo |
Izendatutako kreditoa: | 3000 € |
Araudi aplikagarriak: | Oinarriak elebitan (PDF) Deialdia eta oinarriak (GAO – 2022/10/18) |
Eskaerak aurkezteko azken eguna: | 2022/11/30 |
Tramitazio presentziala: | 39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, dirulaguntza hau ezin da presentzialki eskatu eta online esteka bitartez egin beharko da eskaera. Informazio gehiago
|
Tramitazioa online: | Herritarren Ataria |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: |
|