Euskara errefortzuak eskaintzeko langilea

TXIRIKILA haurren aisialdi elkarteak, LH1-etik LH4-rako mailatan dauden eta euskara nahikotasunik ez duten haurrei euskara errefortzuak emateko lanpostua bete behar du.

BALDINTZAK:

  • 18 urte beteta izatea
  • Euskara maila ona izatea

BALORATUKO DIRA (50 puntu):

  • Planteatutako egoerari erantzuteko aurkeztutako txostena (20 puntu)
  • Eskoriatzarra izatea (7 puntu)
  • Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo parekidea (5 puntu)
  • Hezkuntza ikasketak eta arlo horretako lan esperientzia (6 puntu)
  • Kulturartekotasun arloko ikasketak eta arlo horretako lan esperientzia (5 puntu)
  • Aisialdian ikastaroak eta arlo horretako lan esperientzia (5 puntu)
  • Txirikila elkartearekin urtean zehar egindako ekintzetan kolaborazioa (2 puntu)

TXOSTENA: azpian adierazten den kasuari erantzunez txosten bat prestatu.

Gela bat ludotekan. Mahai bueltan 7 eta 8 urteko 12 ume.

  • Jon, Jorge, Maite eta Laura. Ama hizkuntza gaztelera. Eskoriatzan jaiotakoak.
  • Hasam eta Hamed. Ama hizkuntza urdua, Pakistanen jaiotakoak. Eskoriatzan urtebete bizitzen.
  • Mohamed. Ama hizkuntza arabiera du. Marokon jaiotakoa. Eskoriatzan 2 urte bizitzen, beste urtebete Bartzelonan egin zuen.

Nola eragin talde horretan, euren adinari dagokion euskara maila lortzeko? Zein dinamika jarriko zenuke martxan? Ordubeteko saio bat nola antolatuko zenuke?

ESKAINTZEN DA:

  • 2015eko azarotik 2016ko ekainera bitarteko lana
  • Ordutegia: 16:45 – 19:15 (astelehenetik ostegunera)
  • Soldata: kontsultatu

ESKAERAK BIDALTZEA:

  • Azkeneko eguna: 2015/10/30
  • Nora bidali eskaerak: txirikila@gmail.com edo Tortolis ludotekara eraman arratsaldez
  • Eskaerak kontuan hartzeko, honako dokumentazioa bidali beharko da:
    • Curriculuma eta egiaztagiriak.
    • Txostena. Kasu praktikoari erantzuna emanez. Txostenaren gehienezko luzera 3 orri.

INFORMAZIOA:

Jaitsi dokumentua (PDF)