Batzordeak
2019ko ekainaren 15ean eginiko osoko bilkuran 6 batzorde informatzaile sortzea erabaki zen.
Batzorde informatzaileen egitekoa da arlo bakoitzeko arduradunak landutako informazioa gainontzeko udal kideei aurkeztea, eztabaida gune izatea eta plenora aurkeztu aurretik eztabaidatzea. Batzordeak honako hauek dira:
-
Hirigintza, Mugikortasun eta Ingurumen batzorde informatzailea
-
Pertsonal eta Ogasun batzorde informatzailea
-
Gizarte Zerbitzuetako batzorde informatzailea
-
Kultura eta Kirola batzorde informatzailea
-
Euskara, Gazteria eta Hezkuntza batzorde informatzailea
-
Garapen Ekonomiko Jasangarria batzorde informatzailea