BERBALAGUNAK eta AUZOKO proiektuetako dinamizatzailea

Eskaintzen da:

  • Topaguneak egindako kontratua, astean 10 orduko dedikazioarekin. 2016ko irailean hasi eta 2017ko ekainera arte.
  • Topagunearekin lankidetzan Eskoriatzan gauzatuko diren Auzoko eta Berbalagunak proiektuak dinamizatzea.

Eskatzen da:

  • 2 hizkuntza ofizialak ondo erabiltzen jakitea.
  • Taldeak dinamizatzeko gaitasuna.
  • Eskoriatza eta bertako eragileak ondo ezagutzea.
  • Hizkuntzekiko sentsibilizazioa.
  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Aniztasunarekiko interesa.
  • Ordutegi malgua izatea.

Kontuan hartuko dira:

  • Soziolinguistikari buruzko oinarrizko ezagutza.
  • Antzeko lanetan izandako esperientzia.

Curriculumak aurkeztea:

Curriculumak aniztasuna@topagunea.org edo euskara@eskoriatza.eus helbidera bidali beharko dira.

Aurkezteko azken eguna: 2016ko irailaren 9a.