Erosketa Bonuak (2024)

Deskribapena:

Eskoriatzako herritarrei erosketa bonuak salduko zaizkie, egungo egoera ekonomikoak kaltetutako herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan gastatzeko (loteria eta bestelako joko establezimenduak, farmaziak eta estankoak salbu).

Adinez nagusia den herritar bakoitzak 20 € balio duen bonu bat erosteko aukera izango du, eta trukean 30 € gastatu ahal izango ditu kanpaina honi atxikitako komertzioetan.

Guztira 1.400 bonu jarriko dira salgai.

Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 14000 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK eta DEIALDIA (PDF)

OINARRIAK (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2024/10/31
Tramitazio presentziala:

BONUEN EROSKETA:

  • Irailak 9 – 13:
    • Ibarrundi museoan
    • 10:00 – 13:00
    • 17:00 – 19:00 (ostiraletan ez)
  • Irailaren 16tik aurrera:
    • H@ZI (udaletxea)
    • 10:00 – 13:00

OSTALARIEK eta MERKATARIEK:

  • H@ZI (udaletxea)
  • 8:00 – 14:30
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

HERRITARREK bonuak erosteko:

  • NAN agiria.
  • Kreditu txartela, erositako bonuak ordaintzeko.

OSTALARIEK BONUAK KOBRATZEKO: H@ZIn aurkeztu beharko dute gutunazal itxi batean:

  • Jasotako bonuak, eta horrekin batera erosketa horri dagokion tiketa.
  • Likidazioa egiteko inprimakia. (PDF deskargatu) (Editagarria deskargatu)