Erosketa Bonuak (2024)

Deskribapena:

Laguntza honen helburua Eskoriatzako merkataritzan, ostalaritzan eta beste zerbitzu batzuetan gastua sustatzea da, kontsumo bonuen jaulkipenaren bidez, egungo egoera ekonomikoak eta kontsumo ohitura berriek eragindako galerak arintze aldera.

Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Plan estrategikoan aurreikusita
Araudi aplikagarriak:

Oraindik publikatu barik daude dirulaguntza hauek arautuko dituzten oinarriak.
Baina, bitartean, dirulaguntza honi buruzko xehetasunak hemen kontsultatu daitezke.

Eskaera aurkezteko epea: ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA EZ DAGO ZABALIK, DEIALDIA BOLETINEAN PUBLIKATU ARTE.. Publikazioa 2024ko irailean aurreikusten da.