Zerbitzu ekonomikoetako erdi mailako teknikaria (2026)

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK

  1. Oinarriak eta Deialdia (PDF) – GAO-2026/04/14
  2. Iragarkia BOEn (PDF) – BOE – 2026/04/22
  3. Eskaerak aurkezteko epea: apirilaren 23tik maiatzaren 21era (biak barne)
  4. Izena emateko moduak:
    • Eskabideak ondorengo bide hauetakoren batetik aurkeztuko dira, Herritarrentzeko Arreta Zerbitzu Integralean H@ZIn (Fernando Eskoriatza plaza 1, Eskoriatza) jaso daitekeen eredu ofiziala beteta, edo Eskoriatzako Udalaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen online izapide espezifikoaren bidez:
      • a) Eskoriatzako Udalaren Egoitza Elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez. Aurkezpen elektronikoa aukeratuz gero, egoitzak onartutako identifikaziorako eta sinadura  elektronikorako bitarteko bat izan beharko da.
      • b) Eskoriatzako Udaleko Erregistro Orokorrean (H@ZI zerbitzua – Fernando Eskoriatza plaza 1)
      • c) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein bidetik.

LEHIAKETAKO PROZESUA