Artxiboa

Kokapena: Eskoriatzako udaletxea (Fernando Eskoriatza plaza, 1)
Telefonoa: 626 716 944  edo  943 71 44 07
Faxa: 943 71 40 42
E-posta: artxiboa@eskoriatza.eus
Harremanetarako:  Eneritz Zubia

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30
  • Abuztuan 10:00 – 13:00

Kontsultak: Sarrera librea, aurrez ordua hartuta.

Jarduera

Udal artxiboak historian zehar jaso diren eta egunez egun sortzen diren dokumentuak bildu eta zaintzen ditu. Bere jarduerak hiru helburu nagusi ditu:

  • Administrazioari laguntzea.
  • Herritarrei informazioa kontsultatzeko aukera ematea: beraiei buruz, udal kudeaketari buruz, etab.
  • Kultura zabaltzeko eta ikerketarako iturri izatea.