Beka deialdia: argazki zaharrak jaso eta katalogatzeko

ESKORIATZA HERRIA III. IKERKETA BEKA

Eskatzaileek honako hauek bete beharko dituzte: 

  • Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lan taldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, proiektuaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da, eta bera izango da taldearen ordezkaria Udalaren aurrean.
  • Beka hartzailea gai izan beharko da lana EAEko bi hizkuntza ofizialetan egiteko.
  • Norbanakoa izanez gero, Eskoriatzan erroldatuta egon beharko da, eta taldea bada, kide guztiak Eskoriatzan erroldatuta egon beharko dira 2013ko abenduaren 31 baino lehenagotik.
  • 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea.

Bekaren zenbatekoa: 3.000 euro

Bekaren epea: 6 hilabete, egunean 4 orduko jardunarekin

Aurkeztu beharrekoak:

  • Curriculum Vitae.
  • Lana nola burutuko duten adierazteko memoria bat, gehienez 5 orrikoa, ahalik eta zehatzen ondokoak azalduz:
    • Argazkiak lortzeko kontaktuak nola egingo dituen.
    • Datuak jasotzeko erabiliko duen metodologia (nola kopiatu, eskaneatu eta dokumentatuko dituen argazkiak).
    • Dituen bitartekoak eta baliabideak.
  • Eskatzaileen nortasun agiriaren fotokopia bat.
  • Hizkuntza gaitasuna baduela egiaztatzeko agiria. Halakorik ezean zinpeko agiria.
  • Argazki zahar bat aurkeztu beharko da (ez du axola Eskoriatzakoa izatea edo ez) orri batean fotokopiatuta berorren deskripzioarekin gazteleraz eta euskaraz.

Eskaerak aurkezteko epea: 2014ko otsailaren 28tik martxoaren 10era (biak barne). Udaletxeko harrera zerbitzuan honako ordutegian: 9:00 – 14:30

Bekaren oinarriak osorik