Euskarako irakasleen lan poltsa

Leintz Udal Euskaltegiak (Eskoriatza eta Aretxabaletako euskaltegia) lehiaketa ireki bidez lan-poltsa osatuko du, behin-behineko ikasle hazkudenari edo bertako langileen hutsuneak betetzeko.

Soldata maila: UDALHITZen zehaztutako 13. maila.

Bete beharreko baldintzak:

  • Espainiar nazionalitatea edo EBeko herrialderen batena izatea, edo horri buruzko hitzarmena duten herrialdeetakoren batena izatea.
  • 18 urte beteak izatea eta funtzio publikoko arloko oinarrizko legeek adinarengatik derrigorrezko erretiroarentzat jarritako adinerako 10 urte baino gutxiago falta direneko adina gainditua ez izatea.
  • Irakasle-eskola edo Unibertsitate Lizentziaduna izatea edo horietakoren bat lortzeko moduan izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako. Halaber, onartzekoak dira bere garaian HABEk Euskaltegietako irakasleentzat egin zituen homologazio frogak gainditu zituzten irakaslegaiak.
  • Laugarren hizkuntz eskakizunari dagokion ezagutzaren jabe dela egiaztatzea oposizioaldian.
  • Lanpostuaren berezko egitekoak normaltasunez burutzea galerazten duen gaixotasun eta akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.
  • Disziplina espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik bazterturik ez egotea edota egiteko publikoetan aritzeko ezgaiturik ez egotea.

Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: 2015eko uztailaren 3.

Eskaerak aurkezteko modua:

  • Leintz Udal Euskaltegiko Aretxabaletako bulegora eraman edo bidali behar dira eskaerak.
  • Helbidea: Nafarroa kalea, 2-4 behea – 20550 Aretxabaleta

LAN POLTSAKO OINARRIAK

ONARTUTAKOEN BEHIN-BETIKO ZERRENDA