ESKORIATZA HERRIA III. IKERKETA BEKA
Eskatzaileek honako hauek bete beharko dituzte:
- Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lan taldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, proiektuaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da, eta bera izango da taldearen ordezkaria Udalaren aurrean.
- Beka hartzailea gai izan beharko da lana EAEko bi hizkuntza ofizialetan egiteko.
- Norbanakoa izanez gero, Eskoriatzan erroldatuta egon beharko da, eta taldea bada, kide guztiak Eskoriatzan erroldatuta egon beharko dira 2013ko abenduaren 31 baino lehenagotik.
- 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea.
Bekaren zenbatekoa: 3.000 euro
Bekaren epea: 6 hilabete, egunean 4 orduko jardunarekin
Aurkeztu beharrekoak:
- Curriculum Vitae.
- Lana nola burutuko duten adierazteko memoria bat, gehienez 5 orrikoa, ahalik eta zehatzen ondokoak azalduz:
- Argazkiak lortzeko kontaktuak nola egingo dituen.
- Datuak jasotzeko erabiliko duen metodologia (nola kopiatu, eskaneatu eta dokumentatuko dituen argazkiak).
- Dituen bitartekoak eta baliabideak.
- Eskatzaileen nortasun agiriaren fotokopia bat.
- Hizkuntza gaitasuna baduela egiaztatzeko agiria. Halakorik ezean zinpeko agiria.
- Argazki zahar bat aurkeztu beharko da (ez du axola Eskoriatzakoa izatea edo ez) orri batean fotokopiatuta berorren deskripzioarekin gazteleraz eta euskaraz.
Eskaerak aurkezteko epea: 2014ko otsailaren 28tik martxoaren 10era (biak barne). Udaletxeko harrera zerbitzuan honako ordutegian: 9:00 – 14:30
Bekaren oinarriak osorik
|