Lanpostu hau kontratatuko da Europar Batasunaren Next Generation funtsak finantzatutako suspertze, Transformazio eta Erresilentzia Planaren esparruan, Administrazio Publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko programaren kargura.
Kontratazioa LANBIDEren bitartez egingo da.
Kontratazioa arautzen duten OINARRIAK (PDF)
ERREFERENTZIA: 162024010212 (Lanbideko lotura)
JARDUNA: urtebete lanjardun osoan.
FUNTZIOAK: Difusión cultural y bibliotecaria, animación lectora y dinamización bibliotecaria, promoción de la participación en proyectos culturales y dinamización de Euskaraldia 2025.
Eginbeharrekoak honako hauek izango dira:
- Ohiko liburutegi eredua eraldatu eta gaur egungo behar berriei egokitzea:
- Liburutegia ohikoak ez diren irakurleengana eta liburutegiko zerbitzuetara iristeko zailtasunak dituzten erabiltzaileengana iristeko jarduera-plana diseinatzea eta gauzatzea.
- Irakurketa sustatzeko ekimenak, mailegu kolektiboko zerbitzuen diseinua, maleta bidaiarien programak (egoitzak, eskolak…) eta antzeko esperientzia berriak aztertu, diseinatu eta gauzatzea.
- Liburutegira sartzeko oztopo soziokulturalak, ekonomikoak, fisikoak, geografikoak edo bestelakoak ezabatzeko informazioa eskaintzea eta ekimenak diseinatzea eta planifikatzea
- Tradizioen sustapenarekin lotutako kultur jarduera berriak ezartzea:
- Hainbat adin-taldek kultura-jardueretan parte har dezaten sustatzeko proiektu berriak diseinatzen eta ezartzen laguntzea.
- Programatutako jardueren produkzioa kudeatzea.
- Udal brigadarekin koordinatzea jardueraren aurretik eta ondoren beharrezko den guztirako.
- Jarduera bera antolatzea eta ondo egin dadin zaintzea, muntatze- eta desmuntatze-lanak gainbegiratzea barne.
- Publizitatea eta komunikazioa diseinatu eta ezartzea.
- Euskaraldia ekimena dinamizatzea.
- Euskaraldiko Batzordea eratu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
- Udalaz gaindiko foroetan parte hartzea.
- Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatzea: izen ematea antolatzea eta antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatzea.
- Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztea eta prestakuntza eskaintzea.
- Herri mailako komunikazioa planifikatzea.
- Lana antolatzea, ezarritako helburuak beteko direla bermatzeko.
- Arlora atxikita dauden gainerako langileei laguntzea lanak pilatzen direnean, edo langileren bat kanpoan edo gaixorik dagoenean.
- Bere kategoriari dagokion eta agintzen zaion beste edozein lan egitea, aldez aurretik horretarako jarraibideak jasota.
LEHIAKETAKO PROZESUA
1.- Onartutakoen eta baztertutakoen behin behineko zerrenda (PDF – 2024/09/30)
2.- Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda (PDF – 2024/10/04)
3.- Euskarako azterketen behin behineko emaitzak eta alegazio epea (PDF – 2024/10/07)
|