Pribatutasun politika

Pribatutasun-politika honek ezartzen du Eskoriatzako Udalak zer baldintzatan bildu, tratatu eta babesten dituen erabiltzaileek Eskoriatzako Udalaren zerbitzuak eta haren webgunea erabiltzean emandako datu pertsonalak.

Webgune honen bidez datu pertsonalak biltzen dira webgunearen bidez ematen diren zerbitzu batzuetara sarbidea izateko eta hauek eman ahal izateko. Datu horietako batzuk zuzenean ematen dira, adibidez, erregistrorako edo harremanetarako web-formularioen bidez (online eta formatu deskargagarrian). Zure burua identifikatzeko informazio pertsonaleko eremuak betetzeko eskatzen dizugunean, dokumentu honetako terminoen arabera soilik tratatuko direla ziurtatzen dugu.

2016/689 (EB) Erregelamendua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa betez, gure Tratamendu Jardueren Erregistroa argitaratzen dugu jarraian. Bertan, egiten dugun datu pertsonalen tratamendu bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu.

Erabiltzaileak arretaz irakurri behar du pribatutasun-politika hau, modu argi eta samurrean idatzi dena, errazago uler dadin, eta libreki eta borondatez erabaki bere datu pertsonalak Eskoriatzako Udalari eman nahi dizkion, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoa kontuan hartuta.

Webgune honek zure intereserako izan daitezkeen beste gune batzuetarako estekak izan ditzake. Esteka horietan klik egin eta gure orrialdetik irten ondoren, ez dugu kontrolik izango birbideratzen zaren gunearen gainean eta, beraz, ez gara izango terminoen edo pribatutasunaren erantzule, ez eta zure datuak babestearen erantzule ere, hirugarrenen guneetan. Gune horiek pribatutasun-politika propioei lotuta daude, eta, beraz, komeni da kontsultatzea, haiekin ados zaudela baieztatzeko.

Tratamenduaren arduraduna

  • Tratamenduaren arduraduan: Eskoriatzako Udala
  • IFK: P2003500B
  • Posta-Helbidea: Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
  • Datuak Babesteko Ordezkaria: dbo@eskoriatza.eus

Tratamenduaren helburua

Zuk emandako datuak kasuan kasuko prozeduran edo jarduketan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko. Zure datuen tratamendu zehatzaren xedeari buruzko informazio zehatza aurki dezakezu arduradunaren Tratamendu Jardueren Erregistroan.

Tratamenduaren legitimazioa

Zure datu pertsonalen tratamenduaren legitimazioa, oro har, artikulu honetan du bere oinarria:

  • 6.1.c artikuluan, legezko betebeharrak betetzeko
  • 6.1.e artikuluan, interes publikoaren izenean edo Eskoriatzako Udalari emandako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

Tratamenduak zure baimena behar duenean, baiezko ekintza argiarekin eman beharko da, DBEOren 7. artikuluan eskatutako baldintzetan.

Eskoriatzako Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzerako zilegitasun-oinarria kontsulta dezakezu Tratamendu Jardueren Erregistroan

Kontserbazio epeak

Emandako datu pertsonalak zertarako bildu ziren helburua betetzeko eta helburuak ekar ditzakeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira, bai eta artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritako aldietan ere.

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Tratamendu eragiketa bakoitzeko datuen jakinarazpenen hartzaileak Eskoriatzako Udaleko tratamendu-jardueren erregistroan kontsulta daitezke.

Eskoriatzako Udalak datu pertsonalak hirugarrenei komunikatzen dizkie tratamenduaren xederako edo tratamendua hobeto kudeatu ahal izateko beharrezkoa denean soilik.

Tratamendu Jardueren Erregistroan adierazitakoaz gain, Eskoriatzako Udalak ez dizkie datu pertsonalak hirugarrenei jakinaraziko, legeak hala agintzen ez badu.

Tratamendu-jardueren erregistroa (TJE)

Eskoriatzako Udalaren ardurapeko datuen tratamenduen helburuak eta informazio osoa hemen zehazten dira:

  • TRATAMENDU- JARDUEREN ERREGISTROA

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Zure datuak irispean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, bai eta zure datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubideak ere, hala dagokionean, Eskoriatzako Udalaren aurrean, lehen aipatutako helbidean, edo Datuak Babesteko Ordezkariaren posta elektronikoaren bidez: dbo@eskoriatza.eus

Irizpide-eskubidea

Eskubidea duzu Eskoriatzako Udalak zuri jakinarazteko ea zure datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez, eta, hala bada, datu horietara sarbidea izateko eta informazioa eskuratzeko, besteak beste, honen inguruan: datuak zer helbururekin tratatzen diren, tratamenduak zein datu-kategoriei eragiten dien, zein hartzaileri jakinarazi zaizkion zure datuak eta datuak gordetzeko aurreikusitako epea.

Zuzentzeko eskubidea

Edozein unetan eskatu ahal izango diozu Eskoriatzako Udalari zuri buruzko datu pertsonal okerrak zuzentzeko, bidegabeko atzerapenik gabe, bai eta tratatu beharreko datuak osatzeko ere.

Aurka egiteko eskubidea

Zure datu pertsonalak tratatzeari aurka egin ahal izango diozu, egoera jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik. Kasu horietan, Eskoriatzako Udalak datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, salbu eta tratamendurako interesdunaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik dauden arrazoi legitimo saihestezinak egiaztatzen baditu Udalak edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko.

Zure datuak trasferitzeko eskubidea

Eskoriatzako Udalari eman dizkiozun datu pertsonalak jasotzeko eskubidea duzu, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, bai eta datu horiek beste tratamendu-arduradun bati transmititzeko eskubidea ere, datu horiek eman dizkion arduradunak hau eragotzi gabe, horretarako legez aurreikusitako kasuetan.

Banakako erabaki automatizatuak aurkaratzeko eskubidea

Era berean, aipatutako eskubideez gain, erabaki automatizatuak hartzen badira, profilak egitea barne, eskubidea duzu Eskoriatzako Udalaren aldetik pertsona baten esku-hartzea jasotzeko, eta zure ikuspegia adierazteko eta erabakia aurkaratzeko.

Tratamendua mugatzeko eskubidea

Egoera jakin batzuetan (adibidez, eskatzaileak bere datuen zehaztasuna aurkaratzen badu, datuen zehaztasuna egiaztatzen den bitartean), zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eska dezakezu, eta datu horiek erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko baino ez dira erabiliko.

Ezerezteko eskubidea

Zure datu pertsonalak ezabapena eskatzeko eskubidea duzu, baldin eta aplikatu beharreko lege-baldintzak betetzen badira, besteak beste, datu horiek dagoeneko beharrezkoak ez badira jaso ziren helburuetarako.

Adostasuna ezeztatzeko eskubidea

Zure datuak tratatzeko zure adostasuna eskatu bazaizu, edozein unetan ken dezakezu hau, aurreko paragrafoan adierazitako bitartekoak erabiliz, baina horrek ez du eraginik izango zure adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Harremanetarako informazioa

Zure eskubideak baliatzeko eskaera bideratzen duzunean, Eskoriatzako Udalak, arrazoizko zalantzak izanez gero, zure nortasuna berresteko behar duen informazio osagarria emateko eskatu ahal izango dizu.

Zure eskubideak baliatzean behar bezalako arretarik eman ez bazaizu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren aurrean (https://www.avpd.eus/hasiera/).

Zure datuen tratamenduari edo erabilerari buruz edo aitortutako eskubideak baliatzeari buruz zalantzarik izanez gero, Eskoriatzako Udaleko Datuak Babesteko Ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, dbo@eskoriatza.eus helbide elektronikoaren bidez.

Pribatutasun politikaren eguneratzea

Eskoriatzako Udalak beretzat gordetzen du Pribatutasun Politika honen baldintzak edozein unetan aldatzeko eskubidea, bere lege-beharrizan edo -berritasunetara egokitze aldera. Kasu horietan, egindako aldaketak iragarri eta webgune honetan argitaratuko ditu, une oro eta modu errazean eskuratu ahal izan ditzazun.

Eguneratze-data: 2025/03/25