Ziklo Tonoa

2 lan metodologia uztartzen dira bertan, batetik indoor txirrindularitza eta bestetik body tonoa. Egun batean bat eta bestean bestea burutuko dira. Muskuluak indartu, erresistentzia hobetu eta saio entretenigarriak pasatzeko aukera eskaintzen du.

ZIKLO-TONOREN ONURAK:

Gorputzeko gantz portzentajea gutxitzen du.
Indarra hobetzen du.
Fitness maila orokorra areagotzen du.
Gorputza modelatu eta tonifikatzen du.
Hezurren dentsitatea areagotzen du.
Ondo sentiaraziko zaitu.

OHIKO GALDERAK:
ZER ERAMAN BEHAR DUT SAIOETARA? Kirola egiteko arropa eta zapatilak, ur botila bat eta toalla bat.

ZIKLO TONO saio batera joan nahi baduzu, begiratu ekintzen ordutegian eta egin froga. Hartu zure gonbidapena kiroldegian 2 saiotan parte hartu ahal izateko. ANIMATU!