Aquagyma
Uretara egokitutako fitness jarduera.
NORI ZUZENDUA: Maila guztietako pertsonei zuzenduriko jarduera da. Ariketak bakoitzaren igeriketa mailara egokituko dira. Ez da beharrezkoa igeriketa maila altua izatea edota teknika on bat, soilik uretan konfiantzarekin ibiltzea.
AQUAGYMAREN ONURAK
- Odol jarioa eta bihotzaren gaitasuna handitzen da.
- Arnasketa ahalmena handitzen du.
- Erresistentzia hobetzen du.
- Giharren tonifikazioa eta malgutasuna areagotzen du.
- Koordinazioa hobetzen da.
- Giltzaduretan tentsioa gutxitzen da.
- Ur ingurunea menperatzea lortzen da.
- Grabitate gutxirekin lan egitean mugikortasun mugak gutxitu edo desagertzen dira. Bizkarrezurreko karga ere gutxitu egiten da.
- Uraren eragin termikoagatik, gorputzak prozesu termo-erregulatzaile bat egiten du, eta kaloria gehiago gastatzen du.
BUSTI ZAITEZ!
AQUAGYM saio batera joan nahi baduzu, begiratu ekintzen ordutegian eta egin froga. Hartu zure gonbidapena kiroldegian 2 saiotan parte hartu.