Indoor Txirrindularitza
Tensio handiko energia.
Indoor txirrindularitzako bestelako esperientzia bat, musika onarekin eta zure erresisentzia kardiobaskularra hobetzen lagunduko dizuna, saioko 600 kaloria erreaz.
Entrenamendu motak tartekatuz, lurrazal mota ezberdinetan 20-25 km beste egingo duzu saio bakoitzeko. Monitorearen laguntzaz menditxo, mendate eta lautadak zeharkatu eta erlojupekoak egingo dituzu. Ezagutu barruan daukazun kirolaria: izerditu, kaloriak erre eta adrenalina pila bat atera.
SPININGAREN ONURAK
- Kaloria asko erretzen dira eta gantz portzentajea gutxitzen du.
- Erresistentzia kardiobaskularra handitzen du.
- Hanka, gluteo eta mokorra tonifikatzen eta definitzen laguntzen du.
- Bolumena handitu gabe, hanken indarra eta erresistentzia areagotzen du.
- Adrenalina eta tentsio metatua askatzen laguntzen du.
KIROLDEGIKO SISTEMAREN BEREZITASUNAK
- ZIKLO ERRONKA, 6 herritan (Zumarraga, Legazpi, Antzuola, Oñati, Arrasate, Eskoriatza) egiten den master-class zirkuituan parte hartzeko aukera.
- HASTAPEN IKASTAROAK, inoiz ez baduzu spininga egin eta oinarritik ezagutzen hasi nahi baduzu ekintza hau, etorri kiroldegira eta doan probatzeko aukera izango duzu.
- SENTSAZIOEN KONTROLA, imajinatu spinning klasean zaudela eta monitoreak markatutako erritmo kontrolatzeko irudiak eta kartelak dituzula!
- URTERO EGITEN DEN INDOOR TXIRRINDULARITZAREN JAIRAKO DESKONTUA ETA LEHENTASUNA, udaberri inguruan egiten den indoor txirrindularitza maratoirako prezio merkeagoak eta lehentasuna izena ematerakoan.
OHIKO GALDERAK
- ZENBATERO JOAN BEHARKO NINTZATEKE SAIOETARA? Emaitza onenak lortzeko, astean bi edo hiru saio egitea gomendatzen da. Indartsuago eta forman sentituko zara, eta zure gantz portzentajea gutxituko duzu.
- SASOIAN EGON BEHAR NAIZ? Zure sasoira egokitzeko aukera ematen du, eta beraz, maila ezberdineko pertsonek batera entrenatu dezakete. Zenbat eta gehiago eragin pedalei, hobeto sentituko zara!
- ZER ERAMAN BEHAR DA SAIOETARA?Kirola egiteko arropa eta kirol oinetako egokiak, ur botila bat eta toalla bat.
SPININGEKO saio batera joan nahi baduzu, begiratu ekintzen ordutegian eta egin proga.