KOI (Koordinazioa, oreka eta indarra)
 Koordinazioa,  oreka  eta  indarra  lantzeko  ariketa  ezberdinez  osaturiko  saio  gidatuak.  Batez  ere,  maila  fisiko  baxuko  edota  pertsona  ez  aktiboi  zuzenduta  dago  eta  egoera  fisikoa  era  integral  batean  hobetzea  da  helburua.  Erorikoen  prebentziorako  egokia.

Ariketak lurrean eta zutirik egiten dira, eta material hauek erabiltzen dira saioetan: mankuernak, diskoak, makilak, pilotak…
ZER ERAMAN BEHAR DUT SAIOETARA? Arropa erosoa (kirola egiteko arropa) eta ur botila
NOIZ HASIKO NAIZ EMAITZAK IGARTZEN? Nahiz eta hiru saio behar diren mugimenduen dinamikara eta estrukturara ohitzeko, lehenengo egunetik nabarituko duzu aldaketa. Baliteke hasiera batean ariketak oso intentsuak izatea, baina, indarra, malgutasuna eta gorputzaren kontrola hobetzen zoazen heinean, errazagoak egingo zaizkizu.
KOI saio batera joan nahi baduzu, begiratu ekintzen ordutegian eta egin proga. Hartu zure gonbidapena kiroldegian 2 saiotan parte hartu ahal izateko. ANIMATU!