Body tonoa
Barra eta diskoekin egindako saioa, errekorrezko denboran zure indarra eta tonifikazioa areagotuko dizuna.
BODY-TONOA ARRISKURIK GABE
Zure monitoreak irakatsiko dizu saioetan ariketak era egokian egiten, hala ere, ez ahaztu ondorengo puntuak:
- Postura egoki bat izan, ezinbestekoa da edozein ariketa egiteko, eta batez ere, pisua altxatzeko.
- Teknika egokia erabili beti eta lan jarraitua egin teknika hobetu ahal izateko.
- Ez zaitez pisuarekin pasatu, hasi eta sei bat astera ekin pisua pixkanaka-pixkanaka gehitzen.
- Mugimendu kontrolatuak egin (jarraiak eta geldiunerik gabe)
- Zaindu giltzadurak, pixka bat tolestuta izan behar dira beti (ez blokeatu)
- Lantzen ari zaren giharretan eta horiek lantzeko teknika egokian kontzentratu.
- Zure gorputzari entzun, berak abisatuko dizu zerbait ondo ez badago.
- Lehenengo saioen ondoren normala da agujetak izatea. Ez arduratu, desagertuko dira zure gorputza pisuekin lan egitera ohitzen denean!
BODY-TONOAREN ONURAK
- 600 kaloria arte erretzen dira saioko.
- Gorputzeko gantz portzentajea gutxitzen du.
- Indarra hobetzen du.
- Fitness maila orokorra areagotzen du.
- Gorputza modelatu eta tonifikatzen du.
- Hezurren dentsitatea areagotzen du.
- Indartsu eta seguru sentiaraziko zaitu.
OHIKO GALDERAK
ZER ERAMAN BEHAR DUT SAIOETARA? Kirola egiteko arropa eta zapatilak, ur botila bat eta toalla bat.
BODY-TONOKO saio batera joan nahi baduzu, begiratu ekintzen ordutegian eta egin proga. Hartu zure gonbidapena kiroldegian 2 saiotan parte hartu ahal izateko. ANIMATU!