KOI (Koordinazioa, oreka eta indarra)

Koordinazioa, oreka eta indarra lantzeko ariketa ezberdinez osaturiko saio gidatuak. Batez ere, maila fisiko baxuko edota pertsona ez aktiboi zuzenduta dago eta egoera fisikoa era integral batean hobetzea da helburua. Erorikoen prebentziorako egokia.

Ariketak lurrean eta zutirik egiten dira, eta material hauek erabiltzen dira saioetan: mankuernak, diskoak, makilak, pilotak…

ZER ERAMAN BEHAR DUT SAIOETARA? Arropa erosoa (kirola egiteko arropa) eta ur botila

NOIZ HASIKO NAIZ EMAITZAK IGARTZEN? Nahiz eta hiru saio behar diren mugimenduen dinamikara eta estrukturara ohitzeko, lehenengo egunetik nabarituko duzu aldaketa. Baliteke hasiera batean ariketak oso intentsuak izatea, baina, indarra, malgutasuna eta gorputzaren kontrola hobetzen zoazen heinean, errazagoak egingo zaizkizu.

KOI  saio batera joan nahi baduzu, begiratu ekintzen ordutegian eta egin proga. Hartu zure gonbidapena kiroldegian 2 saiotan parte hartu ahal izateko. ANIMATU!