Body tonoa

Barra eta diskoekin egindako saioa, errekorrezko denboran zure indarra eta tonifikazioa areagotuko dizuna.

BODY-TONOA ARRISKURIK GABE

Zure monitoreak irakatsiko dizu saioetan ariketak era egokian egiten, hala ere, ez ahaztu ondorengo puntuak:

  • Postura egoki bat izan, ezinbestekoa da edozein ariketa egiteko, eta batez ere, pisua altxatzeko.
  • Teknika egokia erabili beti eta lan jarraitua egin teknika hobetu ahal izateko.
  • Ez zaitez pisuarekin pasatu, hasi eta sei bat astera ekin pisua pixkanaka-pixkanaka gehitzen.
  • Mugimendu kontrolatuak egin (jarraiak eta geldiunerik gabe)
  • Zaindu giltzadurak, pixka bat tolestuta izan behar dira beti (ez blokeatu)
  • Lantzen ari zaren giharretan eta horiek lantzeko teknika egokian kontzentratu.
  • Zure gorputzari entzun, berak abisatuko dizu zerbait ondo ez badago.
  • Lehenengo saioen ondoren normala da agujetak izatea. Ez arduratu, desagertuko dira zure gorputza pisuekin lan egitera ohitzen denean!

 

BODY-TONOAREN ONURAK

  • 600 kaloria arte erretzen dira saioko.
  • Gorputzeko gantz portzentajea gutxitzen du.
  • Indarra hobetzen du.
  • Fitness maila orokorra areagotzen du.
  • Gorputza modelatu eta tonifikatzen du.
  • Hezurren dentsitatea areagotzen du.
  • Indartsu eta seguru sentiaraziko zaitu.

OHIKO GALDERAK

ZER ERAMAN BEHAR DUT SAIOETARA? Kirola egiteko arropa eta zapatilak, ur botila bat eta toalla bat.

 

BODY-TONOKO saio batera joan nahi baduzu, begiratu ekintzen ordutegian eta egin proga. Hartu zure gonbidapena kiroldegian 2 saiotan parte hartu ahal izateko. ANIMATU!