Helduentzako igeriketa

Igeriketa oso kirol osasungarria da, adin guztietako pertsonentzat. Beti ere, teknika egoki burutzen bada; horretarako, monitorearen laguntza izango duzue teknika egoki ikasi eta igerian hobetzeko.

NORI ZUZENDUA: Maila guztietako pertsonei zuzenduriko jarduera da. Ariketak bakoitzaren igeriketa mailara egokituko dira. Ez da beharrezkoa igeriketa maila altua izatea edota teknika on bat, soilik uretan konfiantzarekin ibiltzea.

IGERIKETAREN ONURAK 

  • Odol jarioa eta bihotzaren gaitasuna handitzen da.
  • Arnasketa ahalmena handitzen du.
  • Erresistentzia hobetzen du.
  • Giharren tonifikazioa eta malgutasuna areagotzen du.
  • Koordinazioa hobetzen da.
  • Giltzaduretan tentsioa gutxitzen da.
  • Ur ingurunea menperatzea lortzen da.
  • Grabitate gutxirekin lan egitean mugikortasun mugak gutxitu edo desagertzen dira. Bizkarrezurreko karga ere gutxitu egiten da.
  • Uraren eragin termikoagatik, gorputzak prozesu termo-erregulatzaile bat egiten du, eta kaloria gehiago gastatzen du.

BUSTI ZAITEZ!

IGERIKETA HELDUAK saio batera joan nahi baduzu, begiratu ekintzen ordutegian eta egin proga. Hartu zure gonbidapena kiroldegian 2 saiotan parte