Pilatesa

pilates

Zoriontu izateko lehen baldintza sasoiko egotea da” (J.H. Pilates)

Borondatea zorrotz kontrolatuta egindako mugimendu naturalen bidez, arimaren, buruaren eta gorputzaren garapen koordinatu bat lortzeko zientzia eta artea da. Forman jartzeko, lesioak ekidin edota sendatzeko eta entrenatzeko laguntzen duen ariketa fisiko sistema bat da, modu lasai, ezberdin eta atsegin batean egina. Pilatesak garrantzi handia ematen dio mugimenduen zehaztasunari, mugimenduak behin eta berriz -eta beraz, alperrik- errepikatzeari baino. Saioetako gakoa monitorea da, gai baita pertsona bakoitzaren beharren arabera egokitzeko saio bakoitza. Mugimendun kalitate gorena eskortzu minimoarekin”

Pilatesaren onurak

:: Giharrak tonifikatzen ditu bolumena handitu gabe.

:: Malgutasuna hobetzen du.

:: Bizkarrezurra gogortu eta lesioak saihesteko balio du.

:: Postura hobetzen ikasten da, ohitura txarrak ekidin eta bizkarrezurra zuzen lerrokatzeko.

:: Gihar desoreka zuzentzen du.

:: Estresarekin erlazionatutako arazoak konpontzeko balio du, tentsioak, nekeak eta minak gutxituz.

:: Autoestima igo eta kontzentrazio eta kontrol ahalmena hobetzen du.

:: Giharretako minak gutxitzen laguntzen du, batez ere bizkarrekoak .

:: Kirol errendimendua hobetzen du.

:: Norberaren osasuna eta irudia hobetzen du.

Oinarrizko printzipioak

:: Kontzentrazioa: gorputza eta burua modu eraginkorrean koordinatzea

:: Zentroa: jatorrizko hitzak, powerhouse-ak, gihar abdominalek, bizkarrezur lunbarrak eta gluteoek osatutako gorputzeko energiaren zentroa definitzen du

:: Zehaztasuna: ariketak ez badira zehatz egiten,  ez dute eraginkortasunik

:: Jarraitasuna: ariketa bakoitzak bere erritmoa dauka, eta gorputzaren zurruntasunari aurre eginez egin behar da

:: Arnasketa: ariketak arnasketa espezifiko batekin koordinatuta egiten dira, eta odolaren oxigenazioa hobetu, biriken bolumena handitu eta gorputzetik toxinak kentzen dira