Indoor Txirrindularitza

spining

Tensio handiko energia.

Indoor txirrindularitzako bestelako esperientzia bat, musika onarekin eta zure erresisentzia kardiobaskularra hobetzen lagunduko dizuna, saioko 600 kaloria erreaz.

Entrenamendu motak tartekatuz, lurrazal mota ezberdinetan 20-25 km beste egingo duzu saio bakoitzeko. Monitorearen laguntzaz menditxo, mendate eta lautadak zeharkatu eta erlojupekoak egingo dituzu. Ezagutu barruan daukazun kirolaria: izerditu, kaloriak erre eta adrenalina pila bat atera.

SPININGAREN ONURAK

  • Kaloria asko erretzen dira eta gantz portzentajea gutxitzen du.
  • Erresistentzia kardiobaskularra handitzen du.
  • Hanka, gluteo eta mokorra tonifikatzen eta definitzen laguntzen du.
  • Bolumena handitu gabe, hanken indarra eta erresistentzia areagotzen du.
  • Adrenalina eta tentsio metatua askatzen laguntzen du.

KIROLDEGIKO SISTEMAREN BEREZITASUNAK

  • ZIKLO ERRONKA, 6 herritan (Zumarraga, Legazpi, Antzuola, Oñati, Arrasate, Eskoriatza) egiten den master-class zirkuituan parte hartzeko aukera.
  • HASTAPEN IKASTAROAK, inoiz ez baduzu spininga egin eta oinarritik ezagutzen hasi nahi baduzu ekintza hau, etorri kiroldegira eta doan probatzeko aukera izango duzu.
  • SENTSAZIOEN KONTROLA, imajinatu spinning klasean zaudela eta monitoreak markatutako erritmo kontrolatzeko irudiak eta kartelak dituzula!
  • URTERO EGITEN DEN INDOOR TXIRRINDULARITZAREN JAIRAKO DESKONTUA ETA LEHENTASUNA, udaberri inguruan egiten den indoor txirrindularitza maratoirako prezio merkeagoak eta lehentasuna izena ematerakoan.

OHIKO GALDERAK

  • ZENBATERO JOAN BEHARKO NINTZATEKE SAIOETARA? Emaitza onenak lortzeko, astean bi edo hiru saio egitea gomendatzen da. Indartsuago eta forman sentituko zara, eta zure gantz portzentajea gutxituko duzu.
  • SASOIAN EGON BEHAR NAIZ? Zure sasoira egokitzeko aukera ematen du, eta beraz, maila ezberdineko pertsonek batera entrenatu dezakete. Zenbat eta gehiago eragin pedalei, hobeto sentituko zara!
  • ZER ERAMAN BEHAR DA SAIOETARA?Kirola egiteko arropa eta kirol oinetako egokiak, ur botila bat eta toalla bat.

SPININGEKO saio batera joan nahi baduzu, begiratu ekintzen ordutegian eta egin proga.

Hartu zure gonbidapena kiroldegian 2 saiotan parte hartu ahal izateko. ANIMATU!