Bake epailea

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan xedatutakoa betez, barruti honetako bake epaile titular eta ordezko karguak betetzeko udalerri honetako herritarrak hautatu eta lurralde Barruti honetako Justiziako Epaitegi Gorenari proposatuko dizkio Eskoriatzako Udalak.

Karguaren ezaugarriak:

  1. Izendapena lau urterako izango da.
  2. Urtean 1.600 euro inguruko ordainsaria, karguarekin bateragarri diren jardueren diru-sarrera arruntekin bateragarria.
  3. Eginkizunak: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 100. artikuluan eta Bake Epaileen 3/95 erregelamenduko 3. artikuluan aurreikusitakoak. Legez dagozkien eskuduntzengatik prozesu zibil eta penalak ezagutuko dituzte (adibidez, ezkontza zibilak, lekukoen frogak, eta abar). Erregistro Zibileko eginkizunak eta legeak ezarritako gainontzekoak ere beteko dituzte

Izangaien betebeharrak:

  1. 18 urtetik gorakoa izatea eta Espainiako nazionalitatea edukitzea.
  2. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 euskara maila egiaztatzea (3. hizkuntz eskakizunaren, EGAren … parekoa). Maila hori egiaztatzen duenik aurkeztu ezean, edo beste arrazoiren batzuengatik baztertuta geratuz gero, proba bat egingo da hautagaiek bere funtzioak euskaraz ahoz egiteko duten gaitasuna neurtzeko. Proban GAI edo EZ GAI diren neurtuko da, eta bazterturik geldituko dira GAI ez direnak.
  3. Karguaren funtzioak betetzeko ezgaitasun fisiko edo psikikorik ez izatea.
  4. Doluzko delituengatik prozesatua egon ez izana, absoluzioa lortutakoan izan ezik.
  5. Doluzko delituengatik kondenatua ez izana, errehabilitazioa lortutakoan izan ezik.
  6. Lanean diharduen abokatua edo prokuradorea ez izatea.
  7. Kargu politikorik edo sindikalik ez edukitzea.
  8. Edozein administraziotako funtzionario edo langilea ez izatea, ezta haren menpeko enpresa bateko langilea ere (irakaskuntzan edo ikerketa juridikoan jardun ezik).
  9. Aholkularitza juridiko lanetan ez jardutea, ordainsariarekin edo gabe.
  10. Eskoriatzan bizi izatea, Justizia Auzitegi Nagusiak, justifikatutako arrazoiengatik, beste udal batean bizitzeko baimena eman ez badio behintzat.
  11. Botere Judizialaren Lege Organikoaren 102, 302, 303 eta 389tik 397ra bitarteko ataletan aurreikusitako epaile kargurako bateraezintasun edo debeku kasutan sarturik ez egotea.

Eskabideak aurkeztea:

  • Azkeneko eguna: 2016ko martxoaren 21a (astelehena)
  • Lekua: Udalaren Erregistro Nagusian.

Oinarriak osorik (PDF)