Lanpostu hau kontratatuko da Europar Batasunaren Next Generation funtsak finantzatutako suspertze, Transformazio eta Erresilentzia Planaren esparruan, Administrazio Publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko programaren kargura.
Kontratazioa LANBIDEren bitartez egingo da.
Kontratua arautzen duten OINARRIAK (PDF)
ERREFERENTZIA: 162024010688 (Lanbideko esteka)
JARDUNA: urtebete lanjardun osoan.
FUNTZIOAK: Digitalización y catalogación del archivo de imágenes de la antigua televisión local Telesko, así como optimización de la comunicación tanto del ayuntamiento hacia la ciudadanía como de la ciudadanía al ayuntamiento.
Eginbeharrekoak honako hauek izango dira:
- Digitalizazio eta katalogazio lanak:
- Telesko herri telebistako irudien artxibo zaharra (VHS formatuan dagoena) digitalizatzea, katalogatzea eta inbentariatzea.
- Artxiboa formatu berrian publikatu eta eskuragarri jartzea: formatu egokiena erabakitzea, artxiboa kargatzea, informazioa editatzea eta horren komunikazioa egitea.
- Udalaren komunikazio plana aztertu eta hobekuntzak proposatzea.
- Udalaren sare sozialak:
- Daudenen auditoria eta azterketa egitea eta hobekuntza-plana diseinatzea.
- Komunikazio estrategia planifikatzea eta formatuak estandarizatzea.
- Ekintzen eta publikazioen timing-a prestatzea.
- Informazio edukiak sortu eta kudeatzea.
- Herritarren parte-hartzea bermatzeko estrategiak diseinatzea.
- Udal langileei sare sozialen erabilerari buruzko formazioa ematea.
- Udalaren bestelako komunikazio euskarriak:
- Prentsa oharrak.
- Agendako panel fisikoak eta tabloi digitala: eredu berriak sortzea.
- Udal arlo desberdinen informazioa dagokion hartzaile-taldeari iristeko bitartekoen azterketa eta hobekuntza-plana diseinatzea, arloetako teknikariekin batera.
- Lana antolatzea, ezarritako helburuak beteko direla bermatzeko.
- Arlora atxikita dauden gainerako langileei laguntzea lanak pilatzen direnean, edo langileren bat kanpoan edo gaixorik dagoenean.
- Bere kategoriari dagokion eta agintzen zaion beste edozein lan egitea, aldez aurretik horretarako jarraibideak jasota.
LEHIAKETAKO PROZESUA
1. – Onartutakoen eta baztertutakoen behin behineko zerrenda (PDF– 2024/09/30)
2.- Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda eta hurrengo azterketa deialdia (PDF – 2024/10/04)
3.- Euskarako azterketen behin behineko emaitzak eta alegazio epea (PDF – 2024/10/07)
|