LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK
- Oinarriak eta Deialdia (PDF) – GAO – 2025/10/21
- Iragarkia BOEn (PDF) – 2025/10/31
- Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko azaroaren 3tik 28ra.
- Izena emateko moduak:
- Eskabideak ondorengo bide hauetakoren batetik aurkeztuko dira, Herritarrentzeko Arreta Zerbitzu Integralean H@ZIn (Fernando Eskoriatza plaza z.g., Eskoriatza) jaso daitekeen eredu ofiziala beteta, edo Eskoriatzako Udalaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen online izapide espezifikoaren bidez:
- a) Eskoriatzako Udalaren Egoitza Elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez. Aurkezpen elektronikoa aukeratuz gero, egoitzak onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitarteko bat izan beharko da.
- b) Posta-bulegoetan, Herri Administrazioen Erregistroen Interkonexio Zerbitzuaren (Sir-Orve) bidez. Lehiaketa txanda ireki bidez denean, eskabideak gutun-azal irekian ere aurkeztu ahal izango dira, ziurtatu baino lehen posta-funtzionarioak data eta zigilua jar diezazkien, eta kasu horretan bakarrik, hau da, zigilatutakoan, ulertuko da eskabideak Eskoriatzako Udalaren erregistroan sartu direla posta-bulegoan entregatu ziren egunean. Eskabidea da zigilatu behar dena.
- c) Eskoriatzako Udaleko Erregistro Orokorrean (H@ZI zerbitzua – Fernando Eskoriatza plaza z.g.)
- d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein bidetik.
LEHIAKETAKO PROZESUA
Oraindik hasi barik dago.
|