Hainbat  zerbitzu  eskaintzen  ditugu:
Etxez  etxeko  laguntza  zerbitzua.
Zerbitzu  honek  eguneroko  lanak  egiteko  gai  ez  diren  pertsonen  autonomia  eza  arintzen  du  eta  familiaren  laguntza  osatu  erabiltzailearen  behar  guztiei  ezin  dienean  erantzun.  Egunean  ordu  betetik  hiru  ordu  arteko  zerbitzua   izaten  da,  beharraren  arabera.
Familiak  dituen  diru  sarreren  arabera  ordaintzen  da  zerbitzu  hori.
Eguneko  Zentroa.
Eguneko  Zentroen  Zerbitzua  lagungarria  da  mendekotasuna  duten  adinekoak  euren  familia  inguruan  mantendu  ahal  izateko.
Eguneko  zentro  horien  helburua  da  erabiltzaileek  ahalik  eta  autonomia  mailarik  handiena  berreskuratzea  edo  mantentzea  eta  mendekotasuna  ez  handitzeko  neurriak  hartzea.  Hartara,  jarduketa  terapeutikoak  eta  errehabilitaziokoak  ematen  dituzte,  bizitzako  ohiko  jarduerak  egiteko  laguntza,  eta  erabiltzailearen  osasun  maila  hobetzen  edo  mantentzen  saiatzen  dira.
Eguneko  zentroko  ordutegia,  goizeko  9:30etik  arratsaldeko  5:30era  izaten  da.  Garraio  zerbitzua  egoten  da  behar  izanez  gero.
Egoitza.
Pertsona  nagusiari   etxean  arreta  eskaintzeko  zailtasunak  daudenean  eta  etxetik  irten  beharra  izan,  egoitzak,  pertsona  nagusiei  arreta  osoa  eta  iraunkorra  eskaintzen  die,  betiere,  maila  handiko  ezgaitua  izan  eta  60  urtetik  gora  izanez  gero.
Teleasistentzia  zerbitzua
Adinak,  ezintasunak,  gaixotasunak,  bakardadeak  edo  bestelako  zerbaitek  eraginda,  arriskutsuan  dauden  65  urtetik  gorako  pertsonentzako  eta  ezintasuna  daukan  edozein  adineko  pertsonentzako  berehalako  laguntza  eskaintzen  duen  zerbitzua  da.  Zerbitzua  Eusko  Jaurlaritzak  eskaintzen  du.
Erabiltzaileak  medailoi  baten  antzeko  tresna  bat  izango  du  lepotik  zintzilikatuta,  teleasistentziako  zentroarekin  konektatuta  egongo  dena  uneoro,  eta  tresna  horretako  botoiari  zapaldutakoan,  zentroko  langile  espezializatuak  berarekin  jarriko  dira  harremanetan  eta  larrialdiari  erantzuteko  beharrezko  baliabide  guztiak  jarriko  dituzte  martxan.
Informazio  gehiago:
Udaleko  Gizarte  Zerbitzuetan  (udaletxean,  beheko  solairuan)
943  71  31  36
agurtzane@eskoriatza.eus
Aurkeztu  beharreko  dokumentazioa:
Zerbitzu  horiek  tramitatzen  hasteko  beharrezkoa  da  Mendetasun  Maila  Baloratzea  eta  errekurtsoetarako  orientazioa  egitea,  horretarako:
-  Osasun  zentroko  medikuaren  txostena  behar  da  (medikuak  emango  dizu  zertarako  behar  duzun  esanez  )
 
- Adinekoaren  NANaren  fotokopia  eta  gizarte  segurantzako  zenbakia.