H@ZI-Idazkaritza administraria

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK

  1. Oinarriak eta Deialdia (PDF) – GAO – 2025/10/21
  2. Iragarkia BOEn (PDF) – Publikatu barik
  3. Eskaerak aurkezteko epea: Deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hurrengo hogei (20) egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira. Wegune honetan publikatuko da BOEko iragarkia.
  4. Izena emateko moduak:
    • Eskabideak ondorengo bide hauetakoren batetik aurkeztuko dira, Herritarrentzeko Arreta Zerbitzu Integralean H@ZIn (Fernando Eskoriatza plaza z.g., Eskoriatza) jaso daitekeen eredu ofiziala beteta, edo Eskoriatzako Udalaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen online izapide espezifikoaren bidez:
      • a) Eskoriatzako Udalaren Egoitza Elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez. Aurkezpen elektronikoa aukeratuz gero, egoitzak onartutako identifikaziorako eta sinadura  elektronikorako bitarteko bat izan beharko da.
      • b) Posta-bulegoetan, Herri Administrazioen Erregistroen Interkonexio Zerbitzuaren (Sir-Orve) bidez. Lehiaketa txanda ireki bidez denean, eskabideak gutun-azal irekian ere aurkeztu ahal izango dira, ziurtatu baino lehen posta-funtzionarioak data eta zigilua jar diezazkien, eta kasu horretan bakarrik, hau da, zigilatutakoan, ulertuko da eskabideak Eskoriatzako Udalaren erregistroan sartu direla posta-bulegoan entregatu ziren egunean. Eskabidea da zigilatu behar dena.
      • c) Eskoriatzako Udaleko Erregistro Orokorrean (H@ZI zerbitzua – Fernando Eskoriatza plaza z.g.)
      • d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein bidetik.

LEHIAKETAKO PROZESUA

Oraindik hasi barik dago.