Eskoriatzako gizarte ekintzako batzordearen araudi proiektua

Ekarpenak aurkezteko azken eguna: 2017/10/11
Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da:

Eskoriatzako Udalaren eta herriko gizarte eragileen arteko elkarrizketa eta elkargune foroa sortzeko beharra ikusten da, eta baita gizartearen errealitatearen ezagupena hobetzeko eta informazio fidagarri eta eguneratuan oinarrituta ekintzak egiteko tresna bat izateko ere.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna:

“Eskoriatzako gizarte ekintzako batzordea” tresna egokitzat jotzen da herrian presentzia duten gizarte zerbitzuen kudeaketan arduraren bat duten eragile publikoak eta hainbat arrazoiengatik herriko gizarte esku-hartzearekin lotura duten erakunde herritarrak (esku-hartzearen eraginpean dauden pertsonak, boluntarioak, elkarteak eta abar) biltzeko.

Araudiaren helburuak:

Sortu gura den batzordearen funtzionamendua arautzea.

Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen:

Kasu honetan, araudia onartzea neurri egokiena litzateke batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzeko.