Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzeko Udal Erregelamenduaren Proiektua
Ekarpenak aurkezteko azken eguna: | 2018/05/09 |
---|---|
Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da: | Gizarte Zerbitzuen 1996ko Legean ezarritako arau-esparruan oinarrituta onartu zen etxez etxeko zerbitzuaren indarrean dagoen udal erregelamenduak egokitu beharra du azken urteetan izan diren lege aldaketa garrantzitsuetara. Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legea zein Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak eragin handia izan dute gizarte zerbitzuen arloan. Zehazki, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak erantzukizun soziala duten gizarte-zerbitzuen sistema integratu bat ordenatu eta egituratzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, herritar guztiei gizarte-zerbitzuen euskal sistemako gizarte-zerbitzuak jasotzeko eskubide subjektiboa ziurtatzeko asmoz, prestazio edo zerbitzu bakoitzerako araututa dauden aipatutako sistemara sartzeko baldintza orokorren eta baldintza berezien barruan, eta horretarako:
Esandako aldaketa arauemaileez gain, errealitate sozialean ere bilakaera bat antzeman dezakegu: bizi itxaropena handitzeak nahiz gure gizartearen adin piramidea aldatzeak berekin ekarri duten adineko pertsonen hazkunde demografikoa, familia harremanek babes agente gisa izan duten aldaketa eta gizarte zerbitzuen garapena. Horiek dira eragin handia duten faktoreetako batzuk bizitza bete bat bermatzeko –baita besteren behar maila handia denean edo gizarte babesa falta denean ere– behar diren zerbitzuak zehazteko orduan. Adineko pertsonek behin eta berriro adierazi dute ahalik eta denbora gehien egon nahi dutela beren etxean, beren bizialdi guztian izan duten gizarte sare erreferentziazko hori galdu gabe, eta horrek, jakina, lehentasuna du pertsona horiei beren mendekotasunak aurrera egin ahala eman behar zaizkien zerbitzuak aintzakotzat hartu eta zehazteko garaian. Horrez gainera, ordea, badira beste alderdi asko ere (etxe ingurua, sarbideak, komunitatean diren laguntza zerbitzuak eta abar) nahitaez kontuan izan behar direnak, besteen beharra duen edo ezintasunen bat duen pertsonak bere bizimodua egiteko dituen aukerak mugatu edo baldintzatzen dituztenak. Mendetasun egoeran edo mendetasun egoeran egoteko arriskuan dauden pertsonei arreta emateko behar horrekin batera, egoera sozial konplexuak sortzen ari dira, eta badira gizarte ahultasun edo zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak eta familiak etxean laguntza behar dutenak beren oinarrizko arreta beharrei erantzun ahal izateko. Horrela, eguneroko bizimodua samurrago egiteko babes eta laguntza zerbitzu edo elementuak jartzeaz gainera, nahitaezkoa da zerbitzu oso bat izatea, besteen beharra duenari edo ezintasunen bat duenari eta gizarte ahultasun eta zaurgarritasun egoeran daudenei beren etxean eta komunitatean kasu egiteko zerbitzu nagusi bat, behar mota askotara egokitzeko eta zerbitzua ordu edo zatika ere emateko modukoa eta, era berean, larrialdiei erantzutea bere gain hartzeko eta zerbitzu beharren aldaketei arin erantzuteko gauza izango dena. Zentzu horretan, etxez etxeko laguntza Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman garrantzi estrategikoa duen zerbitzua da, sostengua ematen baitio norberaren bizitzari eta familiako elkarbizitzari. Izan ere, sostengu hori ezinbestekoa da pertsona askoren bizi-kalitaterako eta lana eta familia uztartzeko, bereziki, emakumeentzat. Erabiltzaileek eta beren inguruak -familiak zein auzokideek- aintzat hartzen duten zerbitzua da, eta pertsona askoren bizi-kalitatea bermatzen du (adinekoak, mendetasun egoeran dauden pertsonak, familia-zama handia duten pertsonak). |
Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna: | Behin pertsonaren balorazioa eginda, zerbitzua jasotzeko duen eskubidea aitortuta eta arreta pertsonalizatua jasotzeko plana eginda, beharrezko da etxez etxeko udal laguntza zerbitzua jasotzeko prozedura arautzea, beste udal zerbitzu batzuekin egiten den bezala. Gainera, erregelamendu horretan jasotzen dira 2017. urtean Gipuzkoako udalek eta Foru Aldundiak Gizarte Zerbitzuetako erakunde arteko mahaian hartutako erabakiak hainbat gaietan, esate baterako, intentsitate malguagoak finkatzea; zerbitzua, hainbat mugekin, urteko egun guztietan eskaintzea; arreta berehala jasotzeko modalitatea finkatzea eta hainbat profilek arreta jaso ahal izatea. |
Araudiaren helburuak: | Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzea Eskoriatzan. |
Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen: | Kasu honetan, erregelamendu bat onartzea neurri egokiena litzateke gizarteak izandako bilakaerari erantzungo dion etxez etxeko laguntza zerbitzuaren funtzionamendua arautzeko: adineko pertsonen hazkunde demografikoa, adin piramidearen aldaketa, familia harremanek babes agente gisa izan duten aldaketa eta gizarte zerbitzuen aldaketa. |