Uraren ziklo osoaren zerbitzua arautzeko Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren ordenantza proiektua
Ekarpenak aurkezteko azken eguna: | 2020/03/04 |
---|---|
Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da: |
|
Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna: |
|
Araudiaren helburuak: | Gipuzkoako udalerri askok bultzatuta, 1990ean sortu zen Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, ur-azpiegituren sare berri eta moderno bat eraikitzeko asmoz Europako kanonen arabera eta ingurumena erabat errespetatuz: ura biltegiratzeko sistemak, edateko uren araztegiak (EUA) eta hondakin-uren araztegiak. Gaur egun, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, elkarte-oinarriko erakunde publikoa, gure lurralde historikoko 50 udalerrik baino gehiagok osatzen dute, horien artean Eskoriatzakoak. Eskoriatzan, uraren goi horniduraren kudeaketaz arduratzen da, eta honako hauek hartzen ditu: ura urtegian biltegiratzea, EUAra eramatea, EUAn edateko ur bihurtzea eta udal ur-biltegietara banatzea. Eskoriatzako Udalak prozesua hasi du Gipuzkoako Ur Kontsortzioak egin dezan uraren zikloaren kudeaketa integrala (ur beltzen hornidura eta saneamendua). Mandatu horrek bi sareen kudeaketa hartzen du bere baitan, “goikoa” eta “behekoa”, eta baita beharrezko inbertsio guztiak Gipuzkoako Ur Kontsortzioak egitea ere. Uraren ziklo integralaren kudeaketa Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren esku uzteak onura hauek ekarriko dizkio Eskoriatzako Udalari:
Lehenengo urratsa URAREN ZIKLO OSOAREN ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOAREN ORDENANTZA onartzea da, horren helburua izanda Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren eta ur zerbitzura abonatutakoen arteko harremanak arautzea, alderdi bakoitzaren oinarrizko eskubideak eta betebeharrak adierazita |
Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen: | Kasu honetan, ordenantza bat onartzea litzateke neurririk egokiena Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren eta ur zerbitzura abonatutako pertsonen arteko harremanak arautzeko. |