Bide publikoan terrazak eta beste elementu jartzeko ordenantza proiektua
Ekarpenak aurkezteko azken eguna: | 2022/11/30 |
---|---|
Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da: | Eskoriatzako udalerrian ostalaritza-jardueren osagarri diren terrazak jartzeko lurzoru publikoaren erabilera ugaritzen ari denez, eta instalazio horiek kontrolik gabe aurkitzen direnez, berariazko arau-elementurik ez dagoenez (gaur egun, udal-lizentzian bertan baldintzak ezarriz ordezten dena), udalak okupazio horien erregulazio handiagoa eta zehatzagoa egin behar du, ordenantza bat idatzita. Bide publikoan terrazak jartzeko eskaerak bat etorri dira herritarren ohitura-aldaketarekin, batez ere 42/2010 Legea betetzeak ostalaritzaren eremuan dakarren tabako-kontsumoaren neurriengatik eta puntuala bada ere, pandemiak sorrarazi duen salbuespenezko egoerarengatik. Lehen lokalen barruan esparru iraunkor eta itxiak jartzeko egiten ziren eskaerak baina gaur egun, terraza irekiak (mahai eta aulkiekin) eta egitura itxiak dituzten terrazak (babestuagoak) instalatzeko baimena eskaerak dira nagusi. Arauketa horren helburua da, alde batetik, ostalaritzaren eremuan erabilera publikoko espazioei egin dakizkiekeen erabilerak antolatzea, aprobetxamendu berezia dakartelako, eta espazio horien erabilera komunaren babesari eustea, hau da, pertsona guztiei modu berean eta bereizi gabe dagokiena, eta, bestetik, auzokideen atsedenerako eskubidea babestea, ostalaritza-sektorea garatzeko eskubidearekin batera, herritarren artean oso errotuta baitago eta eragin handia baitu udalerriaren ekonomian. |
Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna: | Ordenantzak, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.1 a) artikuluan eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 5. artikuluan Toki Erakundeei aitortutako erregelamendu-ahalaren eta autoantolaketa-ahalaren ondorioz, espazio publikoen erabilera edo aprobetxamendu berezi horiek arautuko ditu, administrazio-baimenak emanez, udal-lizentzia gisa, jabari eta erabilera publikoko ondasunak erabiltzen baitira, eta horietan bateratu egin behar baitira erabilera desberdinak, intentsitatea, mugak eta, oro har, herritarren eta, bereziki, jarduera horien bezeroen interesak. Azken batean, ordenantza arautzaileak tresna eraginkorra izan nahi du espazio publikoan egin daitezkeen erabilerak modu argiagoan eta errazagoan ordenatzeko, eta bereziki, aprobetxamendu berezia edo erabilera pribatiboa duten erabilerena, espazio publikoaren erabilera komuna gehiago babesteko, zeina pertsona guztiei baitagokie, berdin eta bereizketarik gabe.
|
Araudiaren helburuak: | Arauketa horren helburua da, ostalaritzaren eremuan erabilera publikoko espazioei egin dakizkiekeen erabilerak antolatzea eta pertsona guztiei dagokien espazio horien erabilera komunaren babesari eustea. Baita, auzokideen atsedenerako eskubidea babestea ere. |
Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen: | Udalei dagokie herritarren bizi kalitatearen hobekuntza dakarten jarduerak garatzea, eta espazio publikoetan bizikidetza bermatzea. Horretarako, ezinbestekoa da arlo horretan ziurtasun juridiko nahikoa emango duen arau-esparru bat zehaztea. Arau-esparru hori —autonomia-erkidegokoa— udal-ordenantza batek osatu behar du, goragoko mailako legedi horretan xedatutakoa Eskoriatzarako garatzeko; ez da beste aukera arautzailerik aurreikusten, ordenantza baita mahaiak, aulkiak eta horien elementu osagarriak jartzeko modua arautzeko bidea. |