Udal dirulaguntzak arautzeko Ordenantza orokorraren proiektua
Ekarpenak aurkezteko azken eguna: | 2021/02/03 |
---|---|
Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da: | Gaur egun, Eskoriatzako Udalak ez du udal dirulaguntzak emateko ordenantza orokorrik, eta,beraz, ordenantza hori izateak honako hauek ekarriko lukeela uste da:
|
Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna: | Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, udal honi aplikatzekoak, 3.1 b. eta 9.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, eskatzen du dirulaguntzak eman aurretik, dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onartu beharko direla lege horretan ezarritako moduan, eta dagokion aldizkari ofizialean argitaratu. Bestalde, Lege horren 17.2 artikuluak ezartzen du toki-korporazioen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak hauetako modu batean onartu beharko direla: aurrekontua gauzatzeko oinarrien esparruan, dirulaguntzen ordenantza orokor baten bidez edo dirulaguntzen modalitate bakoitzerako ordenantza espezifiko baten bidez. Aurreko paragrafoan azaldutakoa betetzeko, Eskoriatzako Udalaren eremuan dirulaguntzak emateko oinarriak arautuko dituen esparru juridiko egokia onartu behar da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrera eta Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretura zein Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legera egokituta. Udal Dirulaguntzak Emateko Ordenantza Orokor honen bidez egingo da hori, eta ordenantza horrek arautuko du dirulaguntzen araubide juridiko orokorra. |
Araudiaren helburuak: | Arau honen xedea da, oro har, Eskoriatzako Udalak partikularrei, erakundeei eta herritarren kolektiboei dirulaguntzak emateko aplikatu beharreko araubidea eta prozedura arautzea. Dirulaguntza horien xede izan beharko da udal eskumenak osatzen edo ordezten dituzten onura publikoko edo gizarte intereseko edo helburu publikoko jarduerak sustatzea; betiere, araudi hau, hala badagokio, dirulaguntza deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan osatzearen kalterik gabe. |
Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen: | Bestalde, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.2 artikuluak ezartzen du toki-korporazioen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak hauetako modu batean onartu beharko direla: aurrekontua gauzatzeko oinarrien esparruan, dirulaguntzen ordenantza orokor baten bidez edo dirulaguntzen modalitate bakoitzerako ordenantza espezifiko baten bidez. Horrek xedatzen du, toki-administrazioaren esparruan, Udalbatzari dagokiola ordenantza onartzea arauak adierazten dituen hiru bideetako baten bidez; izan ere, tresna horiek onartzeko eskumena Osoko Bilkurari dagokio, eta eskuordetu ezina da. Horrela, baimendutako hiru bideetatik Dirulaguntzen Ordenantza Orokorra aukeratu da, bera delakoan aukera onena, besteak beste, tresna zaluena izateagatik eta irauteko eta herritarrek parte hartzeko duen bokazioagatik. |