Eskoriatzan animaliak babesteko eta edukitzeko ordenantza proiektua
Ekarpenak aurkezteko azken eguna: | 2022/10/25 |
---|---|
Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da: | Gaur egungo gizarteen garapen ekonomikoak eta horiek ingurumenean duten eraginak gizarte-kontzientzia handia sortu dute natura-ingurunea errespetatzeko, eta, bereziki, gizakiarekin gertuen bizi diren animaliak errespetatzeko.Horregatik, botere publikoek, 1978ko konstituzioko testuak berak 45. artikuluan ezartzen duen bezala, zeregin garrantzitsua dute ingurunearen defentsan. Udalei dagokie osasungarritasun publikoaren zaintza animaliekiko errespetua, defentsa eta babesa bermatzearekin uztartzeko erantzukizuna, interes orokorren araberako oreka mantenduz. Bizikidetza ororekin gertatzen den bezala, zentzuz bideratu behar da, animaliak gertu izateak dakarren onura ugariak desabantaila bihur ez daitezen.Pertsonek kontuan izan behar dute animaliak haien mende daudela erabat, eta behar dituzten zaintza guztien ardura hartu behar dutela, baita animalia horien presentzia eta ohiturak komunitatearentzat kaltegarriak ez izatekoa ere, batez ere herriko higieneari, apaindurari eta segurtasunari eta animaliarik inguruan izatea gogoko ez duten pertsonei zor zaien errespetuari dagokionez. Etxeko animalia gero eta gehiago izateak sortzen dituen abantaila eta eragozpenekin zerikusia duten funtsezko gaiei heldu nahi zaie:
|
Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna: | Ordenantzak, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.1 a) artikuluan eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 5. artikuluan Toki Erakundeei aitortutako erregelamendu-ahalaren eta autoantolaketa-ahalaren ondorioz, animalien edukitza arautzeaz gain, betebehar batzuk ezarriko ditu Udal honentzat eta animalien jabe eta titular diren pertsonentzat, animaliek gizartean izan ditzaketen arriskuak ahalik eta txikienak izan daitezen, bizikidetza sozial egokia bermatzen saiatuz, eta jabego arduratsuaren beharra azpimarratuz, bai animaliekiko tratuan, bai udalerrian elkarrekin bizi diren gainerako pertsonekiko begirunean eta errespetuan. Pertsonen eta animalien arteko bizikidetza hobea bultzatze aldera, Ordenantzak animaliekiko sentsibilitatea eta errespetua areagotzeko helburua lortzen lagunduko luke, Eskoriatzan gizarte moderno eta justu baten berezko portaerak sustatuko dituen hezkuntzarako oinarriak ezarriz. |
Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen: | Udalei dagokie osasungarritasun publikoaren zaintza animaliekiko errespetua, defentsa eta babesa bermatzearekin uztartzeko erantzukizuna, interes orokorren araberako oreka mantenduz. Horretarako, ezinbestekoa da arlo horretan ziurtasun juridiko nahikoa emango duen arau-esparru bat zehaztea. Arau-esparru hori —nazioartekoa, estatukoa eta autonomia-erkidegokoa— udal-ordenantza batek osatu behar du, goragoko mailako legedi horretan xedatutakoa Eskoriatzarako garatzeko. Gizarte-bizikidetza egokia bermatu beharrak —animalia arduraz edukitzeko beharra azpimarratuz, bai animaliarekiko tratuan, bai herrian bizi diren gainerako pertsonekiko begirunean eta errespetuan— eskatzen du ordenantza bat egitea goragoko mailako araudi guztia herri honen —non gero eta gehiago diren etxeko animaliak, batez ere, txakurrak, katuak eta usoak— benetako beharrizanetara egokitzeko. |