Terrazak eta beste elementu lagungarri batzuk jartzeko Ordenantza

Ekarpenak aurkezteko azken eguna: 2023/03/31
Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da:

Ikusita Eskoriatzako udalerrian ostalaritza-jardueren osagarri diren terrazak jartzeko lurzoru publikoaren erabilera ugaritzen ari dela eta gaur egun instalazio horientzako berariazko arau-elementurik ez dagoela, Udalak Ordenantza arautzailea onartu nahi du.

Ordenantza proiektuaren 1.parte-hartze prozesua amaituta, Udalak Ordenantza zirriborroa prestatu du eta onartu aurretik, 2.parte-hartze prozesua zabaltzen du, interesdunek testua aztertu eta ekarpenak egin ahal izateko.

Hona hemen Ordenantzaren zirroborroa (PDF)