Udal kirol zerbitzuen eta instalazioen funtzionamendua eta erabilera arautzeko araudi proiektua
Ekarpenak aurkezteko azken eguna: | 2017/10/11 |
---|---|
Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da: | Indarrean dagoen Eskoriatzako Kiroletako Zerbitzu Orokorren araudia 1996ko martxoaren 13an sartu zen indarrean. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 1997ko abenduaren 2an argitaratutako iragarki bidez sartu zen indarrean testuari egindako lehenengo aldaketa, egin zaion bakarra. Araudi horrek garai bat bete du, hainbat arrazoirengatik amaitutzat jotzen dena:
|
Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna: | Aurreko puntuan aipatutako aldaketak direla-eta egin beharreko egokitzapena, kirol instalazioen eta zerbitzuen funtzionamendua eta erabilera arautuko duen ARAUDI berria onartuta egin daiteke bakarrik. |
Araudiaren helburuak: | Udal kirol zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeko baldintzak eta horien erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak arautzea. |
Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen: | Kasu honetan, udal kirol instalazioen eta zerbitzuen funtzionamendua eta erabilera arautzeko araudi berri bat litzateke aukera egokiena antzemandako arazoak konpondu eta zerbitzuari erreferentziazko araudi bat emateko. |