Udal ortuak erabiltzeko baimena arautzeko erregelamendu proiektua
Ekarpenak aurkezteko azken eguna: | 2022/01/17 |
---|---|
Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da: | Duela urte batzuk Eskoriatzako Udalak udal lursailak jarri zituen Eskoriatzako bizilagunen eskura, aisialdiko ortu gisa erabiltzeko. Ekimen horrek honako helburuak zituen:
Aldi horren ondoren, metatutako esperientziak erakutsi du ortuen erabilera arautu beharra dagoela, interes orokorra eta lurzatietan egiten den erabilera partikularra bateratzeko. Gaur egun, pertsona erretiratuak edo pentsiodunak ari dira baratzeak erabiltzen, eta baimena beste kolektibo batzuetara zabaldu nahi da. Era berean, ingurumen eta gizarte irizpideetan sakondu nahi da. |
Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna: | Erregelamenduarekin, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.1 a) artikuluan eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 5. artikuluan toki-erakundeei aitortzen zaien erregelamendu-ahalaren eta autoantolaketa-ahalaren ondorioz, udal ortuak erabiltzeko eta gozatzeko euskarri juridikoa eman nahi da. Erregelamenduak udal ortuen erabilerari aplikatu beharreko araubidea ezarriko du, haien erabilera- eta gozamen-araubidea, erabiltzaileak hautatzeko prozedura eta horien eskubide eta betebeharrak arautzeko. |
Araudiaren helburuak: | Erregelamendu honen helburua da udal ortuen erabilera-baimena arautuko duten xedapenak ezartzea, eta erabiltzaileek zein Eskoriatzako Udalak bete beharko dituzte xedapen horiek. |
Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen: | Kasu honetan, erregelamendua onartzea izango litzateke neurririk egokiena, bai baimena emateko prozedura arautzeko, bai baratzeen erabilera eta gozamena arautzeko. |