Gazteria eta Hezkuntza
Eskoriatzako haur eta nerabeen garapen integrala sustatzea da zerbitzuaren helburua, horretarako aisialdian eskaintzen diren zerbitzu egonkorrez baliatuz (ludoteka eta gaztelekua) eta ekintza puntualak antolatuz.
Garapen integrala sustatzeaz hitz egiten denean, aisialdian ondo pasatzeaz gain honako esparruen lanketaz ere hitz egiten da: haur eta nerabeen parte-hartzeaz, euskararen erabileraren sustapenaz, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaz, trebetasun sozialen lanketaz eta berdinen arteko harreman onak sustatzeaz.
Telefonoa 943 71 46 88
Arduradun politikoa
Irati Iglesias Pozo
iiglesias@eskoriatza.eus
Zerbitzuko teknikaria
Maider Errasti Amiano
gazteria@eskoriatza.eus