Ordenantza Fiskalak
Ordenantza Fiskalak Udalak herritarrei aplikatuko dizkien zergak eta tasak arautzen ditu.
- Zergak: Zergak inongo kontraprestaziorik ez duten tributuak dira, adibidez herritar batek ibilgailu bat izateagatik ordaindu behar duen zerga.
- Tasak: Tasak, berriz, erakunde publiko batek eskainitako zerbitzu batengatik kobratzen direnak dira, adibidez hiri hondakinak jasotzeagatik.
Gainera, ekitate eta justizia printzipioei so eginez, Ordenantza Fiskaletan hainbat salbuespen, hobari eta errekargu jasotzen dira, gehien dutenek gehiago aportatu dezaten eta errenten banaketa eraginkor bat gauzatzeko helburuz.
Hauek dira 2024an indarrean dauden Ordenantza Fiskalak
- 1. Ondasun higiezinen gaineko zerga
- 2. Jarduera ekonomikoaren gaineko zerga
- 3. Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga
- 4. Hiri lurren balio igoeraren gaineko zerga
- 5. Eraikuntza, instalazioa eta obrei buruzko zerga
- 6. Zerbitzu publikoak eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak
- 7. Udal jabari publikoaren erabiltzeagatiko prezio publikoak
- 8. Udal ondasun erabiltzeagatiko prezio publikoak
- 9. Jarduera edota ekitaldi soziokulturaletara joateagatik ordaindu beharreko prezio publikoak
2024ko Egutegi fiskala (GAO – 2023/11/29)